INNOLAB Bilbaok hitzarmen bat sinatu du BBKarekin beharren eta baliabideen esleipena antzematen dituen plataforma integral bat diseinatzeko. Honen bitartez, BBK-k Bizkaiko lurraldeak dituen interesak zuzenean eta era eguneratu batean ezagutu ahal izango ditu.

Hitzarmen honen sinaduraren bitartez, beharren eta baliabideen optimizazioa antzemango dituen, hausnarketarako eta analisirako plataforma baten diseinua sortu nahi da. Horretarako, INNOLAB Bilbaok talde anitz baten sortzaile eta buru izango da, plataformaren diseinua eraiki eta alderdi guztien beharrak jasoko dituen dinamikak bultzatzeko, ondoren plataforma gauzatu ahal izateko.

BBK-k martxan jarri du ikerketa eta adimen sail bat, Lurraldeko kolektibo eta adin talde desberdinen beharrak eta interesak ezagutu eta ulertzeko, eta behar eta interes horiei era egokian erantzun ahal izateko. Ildo horretan, BBKaren ekintza arloak alda daitezke bere Plan Estrategikoaren eta benetako beharren arabera, magnitudean eta urgentzian aurreikusitakoaren desberdinak izan daitezkeelako, edota hasiera batean antzeman ez diren behar berriak ere ager daitezkeelako.

Beharren aldakortasunaren eragileak hurrengoak izan daitezke: aldaketa demografikoak, migrazio-fluxuak, ziklo ekonomikoak, aurrerapen zientifiko-teknologikoak, helburu sozialak dituzten orientazio desberdineko beste entitateen akzioa edo akziogabezia, administrazio publikotik kolektibo ahulei zuzendutako babesean aldaketak, natura-hondamendiak eta abar.

Testuinguru honetan, BBKaren ekintza-eremu potentzialak jasotzen dituzten informazio-iturriak ugariak dira , eta hauek datuak era asinkronoan eta desegituratuan eskaintzen dituzte. Hau dela eta, beharren detekzioa eta baliabide-esleipena eskaintzen duen erreminta integral baten beharra dauka BBKak.

INNOLAB Bilbaok diseinatuko duen plataforma honek  hurrengoak zehaztatuko ditu: informazio-iturriak, programazio-euskarria, lege-eskakizunak, funtzionaltasunak, aktualizazio denborak, diseinu grafikoak,  jadanik existitzen diren beste plataforma batzuekin integrazioa, bilaketarako eta datu-digitalizaziorako sistema eta funtzionaltasunaren definiziorako eta kudeaketa-arkitektura diseinurako beharrezkoak diren beste informazioak.