INNOLAB Bilbao eta BBKaren artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz, beharren eta baliabideen optimizazioa antzemango dituen, hausnarketarako eta analisirako plataforma baten diseinua sortuko da. Horretarako, INNOLAB Bilbaok talde anitz baten buru izango da, martxan jarriko dituen hiru lan arlo desberdinetara zuzendutako Dinamiketan:

  • Enpleguaren Gaitzea eta  Sustapena
  • Kultura, Sormena eta Berrikuntza
  • Ezgaitasuna eta Dependentzia

Lan-dinamika hauek erabakigarriak izango dira, plataformaren diseinuaren sorrerarako eta ondoren burutu ahal izateko, beharrezkoak diren alderdi guztiak bistaratzeko.

 

Igo DINAMIKA: ENPLEGU GAITZE ETA SUSTAPENA

 

Enplegu Gaitze eta Sustapena izan da lan egin nahi izan den lehenengo arloa. Horretarako, lortu nahi diren datuak antolatzeko eta moldatzeko, dinamikaren lehentasuna helbururak zehaztea izan zen. Dinamika, Alberto Ortiz de Zarateren eskutik dinamizatua, partaideak banan-banako helburuen eta programa garrantzitsuenen aurkezpenarekin hasi ziren. Ekintza indibidual honek eman zion hasiera, pixkanaka-pixkanaka talderantz bideratuko zen lana.

Aurkezpenen ondoren, partaideek taldeka eztabaida hasi zuten, programa edo helburu garrantzitsuenak edo Bizkaiko lurraldeak epe laburrean izan behar dituen helburuak aztertzen: enplegagarritasuna hobetzea, enplegua eta teknologia berrien erabilera sustatzea, soldaten eta lan-epeen igoera bultzatzea, Industria 4.0, Big Data, Blockchain bezelako gaiak bultzatzea,…

Eztabaidarako denbora agortu ondoren, ondorioak azalarazten hasi ziren,helburuenuen mosaikoa honelako esaldiek konposatzen zutelarik: “Lan egin nahi duten pertsonei lana eskaintzeko aukera izatea, pertsonei orokorrean, eta ez bakarrik gazteei”; “pertsonek zer nahi duten jakitea eta oinarrizko beharrak asetzeko haina izatea”; “profilak aurkitzen ez dituzten enpresak asetu, eta sare ekonomiko konpetitiboa bultzatu”; “aurrera atera ezinik dauden 45 urte baino gorako langabetuei lehentasuna eman”; edo “gazte, emakume heldu edo langabezian epe luzean dauden pertsonen kopurua murrizteko beharra”.

 

DATUAK ETA ADIERAZLEAK

Zeintzuk dira behar ditugun datuak? Datuen neurketarako garrantzitsuak izango diren baliabideen eta adierazleen bilaketa martxan jarriko duen taldeko lanari hasiera eman zion galdera honek. Taldeek eztabaidari gogor ekin zioten: zein adierazle izan zitekeen ziurrena, zehatzena erabakiak hartzeko garaian, iturri interesgarrienak defendatuz, eta azkenik, taldearen barruan ekintzak bideratzeko eta erabakiak hartzeko garaian informazio onena emango duen iturriak aukeratuz. Honen arira, arazo nagusi bat azaldu zen: orokorrean erabiltzen zituzten datuak eskasak edo eguneratugabeak zirela.

Helburu nagusienetako bat nabarmendu zen ondoren: beharrak eta emaitzak era egoki batean ulertu programa hobeagoak sortzeko. Horretarako, etorkizuneko agente-mahaia elikatzeko datuak eta estatistikak emango dituen plataformak bilatu ziren, enplegu sektorearen eragileak mugatu ziren (enplegu sustapena, trebekuntza, berrikuntza,…), agente hauek mahai gainean jartzen dituzten zerbitzuak zehaztu eta hartzaileak segmentatu zituzten. Esparru guzti hauen analisia oinarrizkoa izango da, beharrak eta tendentziak ulertu eta diseinu baliogarri bat eratzeko, ondoren ekintzara pasatu ahal izateko. Horrez gain, datuen erabilera zuzena balidatuko duten adierazleak zehaztu ziren.

 

PARTAIDEAK

BIZKAIA DEMA      BIZKAIA TALENT      CONFEBASK EGAZ TXORIERRI       UNIV. DEUSTO      BEHATOKIA DEUSTO  UPV/EHU      BIOCRUCES     EIC BBK      BILBAO EKINTZA LANTEGI BATUAK      LANBIDE        BCAM BBK    ALORZA.NET    DECIDATA      INNOLAB