Gure familiaren parte izango diren startup berrien aurkezpena izan da Innolabeko aurtengo ekitaldirik garrantzitsuena. Proiektu hauek inkubaziorako hirugarren deialdian aukeratuak izan dira eta hautapen-prozesuan ondorengo alderdiak aintzat hartu dira besteak beste: eskaintzen duten konponbidearen izaera disruptiboa, garapen maila, finantziazio plana eta nola ez, beren balio-proposamenetan edo produkzio prozesuetan Adimen Artifizailean edo Data Analytics-en oinarritutako teknologiak izatea.
Aukeraketa prozesuan erabakigarria izan zen gure partnerri egindako proiektuaren aurkezpena eta defentsa. Fase honetan, startupen egoera merkatuan eta beharrak aztertu ahal izan ziren era zehatzago batean, baita startupen eta partnerren arteko kolaborazio posibleak ere.
Hemendik aurrera Innolabeko enpresa-proiektuen inkubazio prozesuaren barruan egongo diren enpresak ondorengo hauek dira:
Clic & Play, bideo-jokoen kontzeptu soziala berreskuratzea helburua duen enpresa-proposamena. Multigailu eta plataforma anitzeko entretenimendu sozialeko komunitatea eskaintzen du.
Momentu, profesional, ekintzaile eta besteren konturako langileak era legal eta ziur batean fakturatu ahal izateko plataforma teknologikoa. App baten bidez hurrengoa kudeatu ahal izango dute: altak gizarte-segurantzan, fakturazioan eta kobratze-zerbitzuan, erantzukizun zibileko asegurua, Laneko Arriskuen aurkako Prebentzio zerbitzua, izapide guztiak ahaztuko dituzu eta kostu finkorik gabe.
Emerid System, teknologia berrien bitartez iraultza egin nahi duen sistema proposatzen dute, errazak ez diren egoeratan dauden pertsonen, animalien eta objetuen identifikazioa lortu ahal izateko. Jadanik merkatuan Seland SmartWetsuit powered by Emerid System dute, NFC teknologiaren bidez Larrialdi-Identifikazio Sistema txertatua duen neoprenozko lehen jantziadimenduna . Bereziki umeentzat pentsatutako bainujantziak ere sortu dituzte eta merkatu-segmentu berrietan zabaltzeko eta sartzeko prosezuan daude.
Outreach Tool, Big Dataren bidetik, datuak aztertuz eta aurreikusiz, komunikazio estrategiak sortzen dituzte Data Driven Communication-an oinarrituta. Pertsonengan inpaktatzeko eta negozioen helburua diren ekintzak sortarazteko komunikazioa da erraminta nagusia eta hau lortu ahal izateko Data Driven Communication modu hoberena da.
Purple Blob, komunikazioaren teknologienganako eta informazioarenganako apustua Adimen Artifizialean, Full Stack garapenean eta IoT-ean oinarrituta.
Createlli, erreminta digital berritzaileak eta metodologia eskaintzen ditu lagungarri bezala, parte-hartzaile prozesuak optimizatzeko eta adostasun-bilaketak lortzeko. Parte-hartze digitala posiblea egiten duen informazio kuantitatibo zabalaren konbinazioa gehi, saio presentzialen informazio kualitatibo zehatzarekin, parte-hartze herritarra askoz eraginkorragoa eta adierazgarriagoa egitea lortzen dute.