- Este evento ha pasado.
Open Banking Bilbao Conference
20/06/2018
09:00
Open Banking Bilbao Conference Banka Ireki, Fintech eta Zibersegurtasunaren arloko konferentzia bat da. Banku sektorea aldatzen ari da, eta sektore finantzarioan irekitako berrikuntza arloaren buru izateko aukera dago. Sektore finantzarioa ireki egin behar da, berritu, bezeroei produktu eta zerbitzu hobeak eskaini eta, aldi berean, diru-sarrera berriak eskuratzeko moduak garatu.
2018ko urtarrilean, Europako PSD2 araudia jarri zen indarrean sektore finantzarioan. Arau berriaren xedea da kontsumitzaileak babestea ordainketak egiten dituztenean eta online eta mugikorrekin eginiko ordainketetan gaitasun berritzaileak garatzea eta baliatzea.
Konferentzia hau aukera bat da banka irekia zer den, Europako PSD2 araua zer den eta Open Banking estrategia bat nola bultza daitekeen ulertzeko. Gainera, Erresuma Batuko kasu arrakastatsuengandik ere ikasiko dugu, herrialde hori baita Open Banking arloko munduko liderra.
Informazio gehiago: https://openbankingbilbao.eus/eus/
**IZENA EMAN: https://openbankingbilbao.eus/es/registrarse**