Cargando Eventos

Itzuli Ekitaldietara

  • Este evento ha pasado.

Bilbao Quantum Computing Hackathon

09/12/2019

09:00

Konputazio kuantikoa goraka ari den teknologia da, azken urteetan aurrerantz oso bizkor egin duena eta emaitza positiboak azaltzen ari dena. Ikerketa- eta garapen-fasean dagoen arren, enpresak jadanik hasi dira teknologia berri honekin esperimentatzen, nola funtzionatzen duen ikasten eta saiakuntzak egiten.

Bilbao Quantum Computing Hackathon aukera paregabea da ikertzaileen, konputazio kuantikoan adituak direnen, komunitateen eta Qiskiten garapen-taldeen aholkularitza jasotzeko eta ikasteko. Erronka inspiratzaileetan sakontzeko eta lankidetza-taldeetan diziplinen bitartez trebetasunak aplikatzeko aukera eskainiko die parte-hartzaileei.

Konputazio kuantikoaren etorkizuna prototipatzeko bi eguneko murgiltzea izango da, eta bi egun horietan 24 orduko Hackathon bat egingo dugu, INNOLAB Bilbao, IBM eta Euskal Herriko Unibertsitatearen QUTIS Center izanik antolatzaileak.

Bilbao Quantum Computing Hackathon 2019ko abenduaren 9an eta 10ean egingo da Bilbon.


Programa

Abenduaren 9a, astelehena

  • 09:00 – Hackathonaren irekiera ofiziala
  • 09:15 -Irekiera-zeremonia.
    • Hackathonaren hastapenak.
    • Antolatzaile eta babesleen aurkezpena.
    • Ekitaldiaren arauak eta lehiakideen itxaropenak.
  • 09:30 – Elevator Pitch
    • Erronken aurkezpena + taldeen sorkuntza
  • 11:30 aurrera – Coding!

Abenduaren 10a, asteartea

  • 11:00 arte – Coding!
  • 11:00 – Atsedenaldia
  • 12:00 – Soluzioen aurkezpenak
  • 13:00 – Teknologiaren Azoka eta bazkaria
    • Quantum Games
    • Fun Activities
  • 14:00 – Sari-banaketa
  • 14:30 – Itxiera

Norentzat

Diziplina anitzeko lantaldeak nahi ditugu, eta horien artean honako profil hauek nabarmentzen dira: 

  • Fisikariak 
  • Matematikariak 
  • Kimikariak 
  • Ingeniari elektrikoak 
  • Telekomunikazio-ingeniariak 
  • Garatzaileak / Programatzaileak 
  • Informatikariak 
  • Arkitektoak 
  • Diseinatzaile grafikoak 
  • Artistak (animazioa, bideojokoen garapena) 
  • Teknologia kuantikoaren zale porrokatuak 
  • Beste antzeko profil batzuk Hackathonean aurkeztutako soluzioak aberasteko. 

Adinez nagusiak izan beharko dute eta bilatuko dira senior-profilak, profesionalak edo gradu-amaierako ikasleak edota aipatu diren sektoreei lotuta dauden Master, Doktorego edo Doktorego ondoko programetakoren bat egiten edo espezializatzen ari direnak.


Jokabide-kodea

Bilbao Quantum Computing Hackathonen helburuetako bat parte-hartzaile guztientzako esperientzia segurua eta atsegina eskaintzea da. Ingurune irekia eta erosoa sustatzea helburu izanik, espero da parte hartzen duten guztiek, laguntzaileak, hizlariak, babesleak eta langileak barne, pertsona bakoitzarekiko eta komunitatearekiko errespetua azaltzea, jende guztiarentzat jazarpenik gabeko esperientzia bat sortuz, bakoitzaren adina, gorputzaren forma, desgaitasuna, etnia, genero-identitatea eta adierazpena, esperientzia-maila, nazionalitatea, itxura pertsonala, arraza, erlijioa edota sexu-identitatea eta -orientazioa edozein izanik ere. 

Hona hemen giro positiboa sortzeko lagungarriak diren portaeren adibide batzuk:

  • Hizkera erosoa eta inklusiboa erabiltzea.
  • Beste ikuspegiak eta esperientziak errespetatzea.
  • Komunitatearen mesederako onena denari arreta eskaintzea.
  • Komunitateko beste kide batzuekiko enpatia azaltzea.
  • Besteei arretaz entzutea.
  • Beste parte-hartzaile batzuen ekarpenei balioa ematea.

Hona hemen portaera onartezinen hainbat adibide:

  • Hizkera edo imajineria sexualizatua erabiltzea edota sexu-arreta eta -asmo desegokiak izatea.
  • Trollinga, irainak, mespretxuzko komentarioak eta eraso pertsonal edo politikoak.
  • Jazarpen publiko edo pribatua.
  • Hizkuntza iraingarria edo umiliagarria.
  • Informazio pribatua argitaratzea, adibidez helbide fisikoak edo elektronikoak, baimen espliziturik gabe.
  • Ingurune profesional batean desegokitzat jo daitekeen beste edozein jokabide.

Jazarpena ez da toleratuko inola ere. Bilbao Quantum Computing Hackathoneko parte-hartzaileek errespetuzko eta kortesiazko portaera azaldu beharko dute beti ekitaldi honetan.


Xehetasunak

Comienza:
09/12/2019 -9:00 AM
Finaliza:
10/12/2019 -3:00 PM

Organizadores

INNOLAB Bilbao
IBM
QUTIS Center
UPV / EHU