#AktiboLokartuak, ekintzailetza bultzatu nahi duen ekimen berritzailearen gure lehenengo esperientzia burutu dugu, LEINN – Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko ikasleekin batera. Ekimen honetan, garapen prozesuan talde sustatzailerik gabe geratu eta letargo fase batean murgildu diren bi startupek hartu dute parte. Ekimen honen bitartez, giza kapitala edo core-a falta zaien aktibo hauek hornitu nahi da. Teknologikoki garatuak dauden bi startup hauei, inplementazioaren magiak merkatuan arrakasta handiagoa lortzera lagunduko lieke.

Aurkeztutako startupak:

Clucom Software bi alderdi dituen SaaS bat da: pyme eta autonomoen eguneroko arazoei irtenbideak lortzera zuzenduta dagoen ERP/CRM. Metodologia eta teknologia bizkorrekin garatua izan da.

Trip Frend, esperientziazko turismoan oinarritzen den plataforma digital kolaboratiboa da eta bertako gendearen bitartez helmugak modu berezi batean ezagutzea proposatzen du.

LEINNeko ikasleak startup hauek beren sortzaile eta garatzaileen eskutik ezagutzeko aukera izan dute, eta aintzat hartu ere ea proiektu enpresarialaren parte izan nahi duten, arrakastaren bidean ipintzeko.

Erabateko interesa izan zuen ekimenak, beraz honelako topaketa berriak sortzea espero dugu.