El Correo, Bizkaiko komunikabide-talde liderra, INNOLAB Bilbao laguntzen duten enpresa-taldean sartu da. 2018an lortu den hitzarmen honek, aurrera pauso berri bat suposatzen du Adimen Artifiziala eta Data Analytics oinarrian dituen berrikuntza irekiko plataforma honetarako.

Gure filosofiaren oinarria enpresak eta teknologia elkartzea da, gaur egungo erronka enpresarialei eta sozialei irtenbide digitalak bilatzeko. Sinadura berri honekin sektore berri bat jasotzen dugu: komunikazioarena. El Correo, Bizkaiko komunikabide-talde liderra izateaz gain, startup-en munduan ere badu esperientzia, eta, beraz, kooperazio aukera anitzak sor daitezke. El Correo Bventure ekitaldiko antolatzailea da, startup-en finantziaziorako Espainako iparraldean ekitaldirik handienetakoa, eta INNOLAB Bilbaok pasa den edizioan parte hartu zuen.

Bestaldetik, akordio honek INNOLAB Bilbao osatzen duten partner-en kalitatea mantentzen duela nabarmendu nahi da. Bilboko Udala, Mondragon Korporazioa, Euskaltel, IBM, Deustuko Unibertsitatea, BBK, Iberdrola eta orain El Correo, indartu eta hazi ahal izateko espektru anitzeko sektoreak ditugu. Hala ere, konexio berriak lortzeko lan egiten jarraituko dugu, datozen hilabeteetan suertatuko zaizkigun aukerak aprobetxatuz.